lunes, 13 de enero de 2014

Elgobarko Juan Mugerza Krossa 2014

Gaur Egoitz Arruti Uriak idatziko du, taldeko kide eta Elgoibarreko Krossean aurreneko aldiz parte hartu duenak:

Ezberdina dela esango nuke, beste edozein lasterketarekin ez du zerikusirik. ZIrkuitoa bera oso gogorra da, denetik du, aldapak, belarra, pista, harritxintxorra... ez dago atsedenik hartzeko aukerarik inon, dena da eman eta eman. Giroa bikaina, jende ugari dago txaloka, oihuka, oso gertutik lasterketa jarraitzen, begietara begiratzen. Egun batez, honeraino iristeko egindako lan guztiak eta sakrifizio guztiak pena merezi izan duela ohartzen zara, ez dago ez Behobian ere, horrelako sentimendurik.

Umea nintzenetik, telebistan edo bertatik jarraitu izan dut kross hau, eta beti pasa izan zait burutik galdera hori, amaituko ote nuke? Ikusten nuen nola itzulia kentzen zieten, ni baino hobeto lasterka egiten zuten lasterkarie, eta afrikatik gerturatutako atleta horien parean, nola denek dordokak ematen zuten. Pentsatzen nuen ene baitan, egunen batean gustatuko litzaidake lasterketa hori amaitzea.

Behin azken itzulian sartu naizenean, eta ikusi dudanean amaitzeko aukera dudala, lortu dudala, poza. Irribarre txiki bat atera zait. Agian azken itzuli hori ez da oso etikoa izan. Erlaxatu egin naiz, eta gozatzeko denbora hartu dut. Batik bat nire taldekoak agurtzeko, eskerrak emateko. Taldean lan asko egiten duen jendea, nirekin astebukaeraro ikastaro joaten dena(Aupa Lete!!!), hainbat entrenamentu batera egin ditugunak, afarietan nire kontura edo nirekin barreak egin dituztenak eta azken urteetan, nire poz, alaitasun, motibazio, irribarre, amets eta batzutan buru-hauste bihurtu diren horiek, entrenatzen ditudan haurrak eta beraien gurasoak. Nola ez, hor zeuden baita, azpeitiar eta azkoitiar ugari, animoak ematen, zenbait lasterketetan nire inguruan ibiltzen den jendea, igerilekuan berriketan egoten garenak, gipuzkoa maila eta harago ere maila izugarria dutenak...

Badakit ez dela izugarria egin dudana, agian lerro hauek nere bizipenak kontatzeko hartzea ere gehitxo da. Baina nahi nuen jendeari eskertzea berezi sentiarazteagatik une batzutan. Eskerrik asko batik bat Pedro Muñozi, nigatik egiten duen danagatik!!

Argazkiak Carlos de Cos Azconarenak dira, politak benetan!!!

2 comentarios:

TALDEKO HELDUENA dijo...

ORAIN IKUSTEN ARINAUK URTEETAKO LANAK BADUELA SARIA!!!!!!!!!!

mari dijo...

Txapeldunak zeate benetan!!